ETAren agiria
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez bere gain hartzen ditu azken hilabeteotan burututako ekintzok:
- Martxoaren 6an Donostiako Intxaurrondo auzoan Guardia Zibilaren aurka bonba-autoz erasoa, ondorioz bi guardia zibil zauriturik gertatu zirelarik; eztandaren ondorioz bost hiritarrek ere zauriak jasan zituzten.
- Martxoaren 27an, Sevillan bonba-paketez Carlos Herrera Espainiako polizia-kazetariaren aurka saiatutako ekintza.
- Maiatzaren 7an, Andoainen Jose Luis Lopez de Lacalle «Foro de Ermua» elkarteko kidearen aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen. Lopez de Lacallek «gizarteko iritzi-emaile» mozorropean euskal herritarren atxilotze, tortura eta heriotza eskatu izan du «ˇA por ellos!» oihu faxista eta «ˇBasta Ya!» oihu hipokritaz. Bere taldekideekin batera Euskal Herriak jasaten duen zanpaketaren alde eta gatazkaren iraupenaren alde aritu da, are ETAk aldebakarreko ekintzen etenaldia mantendu zuen garaian ere, bere gorroto eta pozoin guztia hedatzeko zanpatzen gaituzten indar okupatzaile armatuen babesean arituz.
- Ekainaren 4an, Durangon Jesus Maria Pedrosa Urkiza PPko zinegotziaren aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.
Euskadi Ta Askatasuna
Euskal Herrian, 2000ko ekainaren 4an